2011-03-26

Apirilak 4: Kristina Eneara proposamenak azaltzera.


Apirilaren 4ean Kristina Eneara joango dira ordezkari batzuk. Bertan urari buruz egin eta proposatzen duguna azalduko dute.

Hor zirriborro bat dago: egindakoa eta egitekoak

2011-03-21

Uraren eguna

Martxoak 22, Nazioarteko Uraren eguna ospatzen da munduan zehar. UNESCOk ondorengo hausnarketa egiten du uraren garrantziaz jabetzeko eta bide batez uraren gabezia pairatzen ez dugunon artean honen garrantziaz ez ahazteko.

2011-03-14

Zer egin kromoko poltsakin oparitzen dutenean?

Badakizute batzuetan kromoak oparitzen dutela eskoletako ateetan, ba gero enboltorioak lurrean gelditzen dira, ba ze egingo horrekin?

1.- Nora bota behar dira paketeko enboltorioa oparitzen dutenean?Eta urtebetetzeko poltsak?

A.-Zakarrontzira.

B.-Lurrera.

C.-Ez dakit...

2.-Nork jasoko ditu lurrean daudenak?

A.-Ikusten duenak.

B.-Garbitzaileak.

C.-Agenda XXI ekoak.

D.-Norbera berea.

Edo agian debekatu beharko degu kromoak banatzea?

2011-03-13

Blog berriaren aurkezpena Morlansen


Morlansen ere Agenda 21eko ordezkariak bildu dira bloga aurkezteko. Orain ekimenak sortu eta iritziak eman.