Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 21 Udalerriaren Plan Estrategikoa garatzeko dokumentua da. Udalerriko ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen politikak integratzen ditu irizpide iraunkorrak erabiliz. Ordezkari politikoek, udaleko langile teknikoek, eragileek eta hiritarrek parte hartu eta erabaki adostuak hartu ostean sortzen da.
  • Jatorria
Kudeaketa-tresna hau ez da loteslea eta “XXI. Mendean Garapen Iraunkorra izateko Programa Orokorretik? abiatuta sortu zen. Aipatu programa “Ingurumenari eta Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentzian? –1992ko ekainean Rio de Janeiron- kokatuta dago.
Programak Programa 21 izena du ere eta ingurumen-politika orokorra eta mundiala garatzeko oinarriak zehazten ditu modu egituratuan eta programatuan. Tokietako edo eskualdeetako erakundeek hasi eta sustatu beharko dute. Programa 21ek 28. kapituluan tokiko agintariei eskatzen die Tokiko Agenda 21 gauzatzea. Erantzukizun partekatuaren eta lankidetzaren printzipioa toki¬ mailan Garapen Iraunkorrerako estrategiak ezartzearren oinarrizkoa da, beraz, tokiko agintariei adostasuna bilatzea eskatzen zaie, baita hiritarrekin, hiri-erakundeekin, enpresa-erakundeekin, tokiko industriekin eta enpresa pribatuekin elkarrizketari ekitea ere Tokiko Agenda 21 onartzeko.
  • Oinarria
Tokiko Agenda 21 prozesuaren oinarri teorikoa tokiko iraunkortasunaren printzipioa da, beraz, oreka iraunkorra lortzeko, bere helburua gizarte justizia, ekonomia iraunkorra, natur ingurune eta kapital iraunkorra integratzea da. Hori guztia bizi-kalitate hobea lortzeko egin nahi da. Ildo horri jarraiki, tokiko iraunkortasuna ingurumen-iraunkortasunaren, ekonomi iraunkortasunaren, eta gizarte-iraunkortasunaren arteko orekaren emaitza da. Gure ingurunearen funtzioen mende gauden heinean, ingurumen iraunkortasuna behar dugu.
Inguruneak baliabideak eskaintzen dizkigu, hondakinak asimilatzen ditu eta ingurumen-zerbitzuak eskuratzen dizkigu: ura, klima, aire garbia, elikagaiak, CO2 finkatua, astialdia, etab. Beraz, funtzio horiek jarraitzea behar dugu. Oraingo sistema ekonomikoa natur kapitala bereganatu eta ustiatzean oinarritzen da, beraz, garapen ekonomikoa mugatzen du. Ekonomi iraunkortasunak garapen ekonomiko iraunkorra aldarrikatzen du, hau da, ingurunearen karga-ahalmenean oinarritutako garapena. Hori gainditu gabe, kanpoko presioen aurrean natur sistema berreskura eta lehenera daiteke.
Era berean, ekonomi iraunkortasunarekin garapen ekonomikoa ahalbidetzeko baliabideen erabilera optimizatu egin behar da. Baliabide gutxiago kontsumituz, etekin bera edo handiagoa lor daiteke. Modu horretan, ingurumen-kostuak udal-ekonomian barneratzen dira eta, oro har, hiritarrek irabazten dute. Gizarte-iraunkortasunaren helburua oraingo belaunaldien beharrak erabat asetzea da. Dena delakoa, etorkizuneko belaunaldiek bereak asetzea bermatu behar da ere.
Gizarte-iraunkortasuna lortzeko nahitaezkoa da hiritar guztiak prestatu eta informatzea. Beraz, guztiok parte hartu beharko dugu Tokiko Agenda 21 proiektuan, batzuek gehiago; besteek, berriz, gutxiago. Partaidetzak behar bezala arrazoitua izan beharko du eta hiritarren ezagutzan eta kontzientziazioan oinarrituko da. Hiritarrak inplikatu behar dira eta inplikazioa sentitu behar dute. Agenda 21 tresna modura Tokiko Agenda 21i esker, udalerriak orekarantz eboluziona dezake. Orekak une bakoitzean ezin hobea izan behar du.
Ildo horri jarraiki, ez da oreka estatikoa bilatzen, dinamikoa baizik. Izan ere, orekaren helburua une bakoitzean hiritarrek nahi duten bizi kalitatea etengabe hobetzea da. Beraz, tresna modura aldakorra izan behar du, une bakoitzeko erronkei aurre egin ahal izateko. Tokiko Agenda 21 tresna hedatuena eta onartuena da tokiko agintarien artean ingurumen-arazo larriei “orokorrean pentsatuz eta tokian jardunez? aurre egiteko. Giroaren babesaren helburu orokorra begien bistatik kendu gabe, toki-mailan har daitezke erabaki praktikoagoak eta, gainera, gehiago parte hartzen da.
Tokiko Agenda 21ek Ekintza Plana abian jarri nahi du giza ingurunean garapen iraunkorra aplikatzeko. Iraunkortasunez ari garenean, kontuan hartu behar da hiriak planetaren foku eustezinenak direla. Beraz, horietan ekintzak egitea lehentasunezko gaia da eta aktoreak tokiko agintariak nahiz hiritarrak izan ohi dira. Tokiko Agenda 21 prozesuari buruz ezagutzak geroz eta zabalagoak dira eta geroz eta esperientzia gehiago daude. Horiei esker, prozesu abian jarri eta garatzeko orduan zailtasunak eta abantailak hauteman daitezke. Gauza bera egin daiteke Tokiko Administrazioek ingurumenaren kudeaketa hobetzeko partaidetza-tresna moduan erabiltzen duten heinean.
  • Hitzarmenen eboluzioa
1972ko Stockholmeko Konferentziaz eta 1992ko Rioko Gailurraz gero, batez ere, Europan zenbait hitzarmen egin dira. Horiek Tokiko Agenda 21en politikak lantzen dituzte.
  • Tokiko Agenda 21en ezaugarriak
Udal-proiektua Tokiko Agenda 21 udal-proiektua da eta udalerrian aplikatzeko pentsatua dago. Oso garrantzitsua da udalen zeregina hautematea, organo kudeatzaileak diren neurrian. Tokiko Ekintza Planaren definizio eta garapen praktikorako oinarri modura udal- eta hiritar-estrategia ezartzeaz arduratuko dira.